XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jauna! Nere ongille guziz maitetsu eta esker guzien emalle ugaria zeralako, nere pekatuz zu naigabetua biotz-biotzez damu naiz.

Obe nuan nere zorigaiztoko pekatuak egin ezpanitu!.

Zer zoriona, nere Jaungoiko maitea, naigabetu baño lenago milla bider il banitz!.

Ez nik geyago pekaturik! Ezta pekaturako biderik ere!.

Damu naiz, Jauna, ta zu naigabetuaz zerua galdu ta inpernua irabazi dedalako atsekabe naiz, baña pekatu egiñaz nere Jainko guziz ona naigabetu dedalako damuago naiz.

Zu samindu baño il nayago nuke, ta geigo pekaturik ez egiteko asmo sendoa artzen det, Jauna.

Erruki nazazu, Jauna.

Pekatarien kai ta gordeleku ziurra zeran Ama Maria!.

Ama zeran ezkeroz, nere gaiztakeriak azturik zugan artu nazazu.

Zure eta Zure Seme Jesusen maitasunean sartu nadin, nere pekatu guztiak damu aundiz eta ondo konpesatzeko lagun zaidazu.

Amen.

Ni pekataria... esazu, eta Jaungoikoaren ordekoari zure pekatu guziak aitortzera zoaz.